Eragin positiboa

Idilia konpainian gure ingurunean eragin positiboa sortzeko helburua dugu, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko proiektuak garatuz. Alde batetik, pertsonen garapena eta ongizatea sustatuz. Bestetik, gure produktuak ingurumenaren gaineko ahalik eta eraginik txikienarekin eginez eta banatuz.

Gure jasangarritasuneko programa bat dator NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) hala nola, zero gosea, osasuna eta ongizatea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, eta klimaren aldeko ekintza.

Gizartearen gaineko eragina

FESBAL

Fundación ColaCao helburu bikoitzarekin sortu zen: bullyingaren aurkako borrokan erreferente izatea eta haurrek paregabe duten hori indartzea.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek bullyingaren prebentzioaren aldeko gizarte-ekintza hiru ardatzen bidez egituratzen du, besteak beste, ikerkuntza, hezkuntza eta dibulgazioa, irakasleei, ikasleei eta familiei zuzendutako proiektuetan eta gizarte osoari zuzendutako sentsibilizazioko proiektuetan. Fundazioari buruzko informazio guztia hemen duzu.

Idilia Solidaria

Plan honen bidez, arriskuan dauden familiei laguntzen diegu, produktuak emanez edo gobernuz kanpoko erakundeekin, fundazioekin, programekin eta gizarte-ekintzekin lankidetzan arituz.

Logo de la
Federación
Española de Banco
de Alimentos

Ekoizpen solidarioa

Gure ingurune hurbilean, gehien behar gaituzten familiei laguntzen diegu eta, horregatik, duela 30 urte baino gehiagotik, Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioarekin lankidetzan dihardugu, etxe horietako jaki-tokiak betetzeko produktuak emanez.

Nomina solidarioa

Idilia taldea osatzen dugun guztiok aukera dugu gizarte-ekintzako programetarako eta programa solidarioetarako dohaintzetan parte hartzeko. Guztiz borondatezkoa da, baina urtero asko gara bat egiten dugunak. Eta ez dugu bakarrik egiten: Idilia enpresak ere ekarpena egiten du eta, elkarrekin, laguntza hori askoz urrunago, denon artean aukeratzen ditugun programa sozialetara, iristea lortzen dugu.

Manos en apoyo solidario

Ingurumenaren gaineko eragina

Jasangarritasuna ez da hitz bat bakarrik. zaera da. Idilia enpresan uste dugu ingurumenaren jasangarritasuna ikusi eta ukitu behar dela benetakoa izateko. Horregatik, gure konpromiso bakoitza hobekuntza ikusgai, neurgarri eta etengabeko bihurtzen dugu.

Eta gehien axola gaituzten tokietan egiten dugu: gure fabriketan, erabiltzen ditugun ontzietan, ura tratatzeko moduan, hondakinak kudeatzeko moduan edo gure produktuak ekoizteko erabiltzen dugun energian. Ahalegin horiek guztiak gure Idilia Sostenible programan sartzen dira..

Idilia Sostenible programaren datuak

  • Agua

    Uraren kudeaketa

    Tanta bakoitza garrantzitsua da. Idilia konpainiako lantegian eta bulegoetan uraren erabilera optimizatzen dugu, etorkizun eraginkorragoa izateko.

    Urtero, 2500 m3 ur, hau da, 125 zisterna-kamioi, aurrezteko helburua dugu, honako hauen bidez:

    • SUreztapena kentzea.
    • Ihesak kontrolatzea.
    • Iturrien emariak % 50 murriztea.
  • Agua

    Karbono-aztarna murriztea

    Urrats sendoak zero isurietarako bidean eta energetikoki positiboak izateko lanean.

    • 25 000 m2-ko panel fotovoltaikoen parkea gure lantegian, hiru futbol-zelairen azaleraren baliokidea.
    • Hiru produktuetatik bat gure lantegian sortutako eguzki-energiarekin egiten da.
    • Lantegian zein bulegoetan erabiltzen dugun energia elektrikoaren % 100a berdea da eta kutsatzen ez duten iturrietatik dator.
  • Agua

    Ontziak

    Bizitza ugari dituzten ontzi eta bilgarrietarako bidean.

    • Erabiltzen dugun kartoiaren % 70a birziklatua da dagoeneko.
    • Gure ontziak berrerabiltzea sustatzen dugu: Nocilla edalontzien % 65ari baino gehiagori beste bizitza bat ematen zaio, baita ColaCaoko potoen % 50ari ere.
    • Gramaje gutxiagoko eta birziklatzeko aukera hobeagoa ematen duten ontziak erabiltzeko joera dugu.
  • Niñ@ en la naturaleza

    Zero hondakinak

    • Instalazioan sortutako hondakinen % 90a baino gehiago behar bezala bereizten da.
    • “Zero hondakinak” AENOR ziurtagiria.

Bazenekien?

Forma
  • GEURE ENERGIA

    Hiru produktutik bat gure lantegiaren parke fotovoltaikoan guk geuk sortutako eguzki-energiarekin egiten da.

  • NOCILLA BAXERA

    Erabiltzaileen % 65ak Nocilla edalontzia hartzen du beti baxera gisa, eta % 95ak noizbait. Hori da ontzietatik eratorritako hondakinik ez sortzeko modurik onena: beste aukera bat emanez.

  • KAKAO

    Lankidetzan aritzen gara gizartearekiko arduratsua den kakaoaren hazkuntza sustatzen duten munduko ekimen nagusietako batzuekin, hala nola International Cocoa Foundation (ICI) eta World Cocoa Foundation (WCF) erakundeak.

    Nazioarteko erakunde horiek nekazariak, gobernuak eta gizarte zibileko beste eragile batzuk hartzen dituzte barne, hornikuntza-katearen jasangarritasun soziala zaintzeko eta laborantzan lan egiten duten komunitateen giza eskubideen errespetuan aurrera egiteko.

Forma

Aitorpenak eta ziurtagiriak

Aenor
Breeam
ISO
GHG