Pribatutasun-politika eta nabigazio-baldintzak

Webgune honetako zerbitzuak eta/edo edukiak erabiltzen badituzu, onartzen dituzu pribatutasun-politika eta nabigazio-baldintza hauetan ageri diren baldintzak, eta konpromisoa hartzen duzu haiek errespetatzeko.

I. Enpresari buruzko informazio orokorra

IDILIA FOODS. IFZ: B-08100380

Bartzelonako Merkataritza Erregistroan sartua. Egoitza soziala: Calle Lepanto, 410-414, Bartzelona

Harremanetarako telefono-zenbakia: 900101048

Harremanetarako helbide elektronikoa: info@idilia.es

idilia.es eta idiliafoods.es domeinu-izenak IDILIA FOODSenak dira

II. Datu pertsonalen babesa eta merkataritza-komunikazioen bidalketa.

IDILIA FOODSek konpromisoa hartzen du une oro betetzeko datu pertsonalen babesaren inguruan indarrean dagoen legedia, eta, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa (DPBLO), baita Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea (ISMEZL) ere.

Gure webgunearen bidez edo IDILIA FOODS SLk sare sozialetan dituen profil ofizialen bidez edo IDILIA FOODS SL SLren zerbitzuen edo eskaintzen bidez borondatez ematen zaizkigun informazioa eta/edo datuak enpresa horren jabetzakoa den fitxategian sar daitezke, helburu honekin: gure zerbitzuak eskaintzea eta ematea, baita eskaintza, produktu eta zerbitzu berriak jakinaraztea, ikerketak egitea eta bitarteko tradizionalen zein elektronikoen bidez (telefonoa, posta elektronikoa, SMS…) zure iritzia jakitea ere.

Erabiltzaileak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko. Horretarako, idazki bat bidali behar du postaz helbide honetara: IDILIA FOODS, c/ Lepanto 410-414, Bartzelona, edo mezu elektroniko bat bidali behar du info@idilia.es helbidera, gaian “Datos Personales” jarriz. Horretarako, izen-abizenak eta helbide elektronikoa adierazi behar ditu gutxienez.

IDILIA FOODS SLk ez badizu espresuki jakinarazten zure datuak hirugarrenei eman diezazkiela eta ez badu zure oniritzia jasotzen, IDILIA FOODS SLkoa ez den ezein hirugarrenek ezingo ditu eskuratu gure webguneko erabiltzaileen informazioa eta/edo datu pertsonalak, indarrean dagoen legedian aurreikusitako kasuetan izan ezik.

III. Adin txikikoak:

IDILIA FOODS SLk jakinarazten du 14 urtetik beherakoek ezin dutela izena eman, eta, hortaz, ezin dutela parte hartu gure enpresak bere zerbitzu eta produktuen inguruan egiten dituen eskaintzetan.

IV. Konfidentzialtasuna eta segurtasuna

IDILIA FOODS SLk konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik. Erabiltzaileak, bere aldetik, bermatzen du egiazkoak direla IDILIA FOODS SLri ematen dizkion datu guztiak, eta konpromisoa hartzen du informazioa eguneratzeko, une oro bat etor dadin bere benetako egoerarekin. Erabiltzaileak adierazpen faltsuak edo ez-zehatzak egiten baditu, bera izango da erantzule bakarra, baita horren ondorioz IDILIA FOODS SLri edo hirugarrenei kalteak eragiten badizkie ere.

V. Sare sozialak

IDILIA FOODS Facebook, Twitter eta antzeko sare sozialetan egon daiteke, IDILIA FOODSen profil sozialak erabiliz. IDILIA FOODSen profil ofizialen jarraitzaile egiten diren erabiltzaileen datuak hauen arabera tratatuko dira:

  1. IDILIA FOODS SLk sortutako profilean espresuki adierazten diren pribatutasun-politikak eta erabilera-baldintzak.
  2. Pribatutasun-politika eta nabigazio-baldintza hauetan aurreikusitako baldintzak.
  3. Sare sozialek berek ezarrita dituzten pribatutasun-politikak eta erabilera-baldintzak.

IDILIA FOODSek helburu honekin tratatuko ditu bere edozein profilen jarraitzaile egiten diren erabiltzaileen datuak: erabiltzaileak behar bezala administratzea, haien iritziak eta/edo iruzkinak jakitea eta enpresak egiten dituen eta erabiltzaileak parte hartzen duen lehiaketen, eskaintzen eta/edo ekitaldien berri ematea eta haiek ezagutaraztea. Profilaren jarraitzaile egitean, erabiltzaileak onartzen du, batetik, sare sozialaren ingurunean bere datuak sare sozialean ezarritako pribatutasun-politiken arabera tratatzea, eta, bestetik, IDILIA FOODS SLk jarraitzaileen zerrendan dauden datuak eskuratzea, arestian aipatutako baldintzetan.

IDILIA FOODS SLk bere profiletik ezaba dezake sare sozialaren erabilera-baldintza orokorretan ezarritako arauen kontra doan eta pribatutasun-politika eta nabigazio-baldintza hauetan aurreikusitakoaren kontra doan informazio oro. Erabiltzaileak eskubidea du informazioa une oro eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko, II. atalean, datuen babesari eta merkataritza-komunikazioak bidaltzeari buruzkoan, deskribatutako moduan. Nolanahi ere, sare sozialeko orrialde ofizialaren jarraitzaile izateari utz diezaioke erabiltzaileak sare sozialaren erabilera-baldintzetan adierazten diren urratsak eginez; IDILIA FOODS SLk ezingo du eskurik hartu prozesu horretan. Era berean, gogorarazten da sare sozialaren erabiltzailearen datuak erabiltzailearen konfigurazioaren bidez aldatu edo zuzendu behar direla; IDILIA FOODS SLk ezin du hori egin. IDILIA FOODS SLk sare sozialetan dituen profil ofizialetan jarraitzaileen datuei ematen zaien tratamenduari buruzko edozein kontsulta egiteko, erabiltzailea posta elektronikoz jar daiteke harekin harremanetan: info@idilia.es

VI. Zerbitzuen eta edukien erabilera

Erabiltzaileak behar bezala eta legearen barruan erabili behar ditu IDILIA FOODS SLren webguneko zerbitzuak eta informazioak. Halaber, IDILIA FOODS SLren webgunean edo profil sozialetan eskain daitezkeen zerbitzuetan, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez argitaratzeko, gizarteratzeko, zabaltzeko, komunikatzeko edo banatzeko ezein motatako materiala eta/edo, oro har, informazioak edo iritziak, baldin eta haien edukiak indarrean dagoen legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak badira, iraingarriak edo pornografikoak badira, IDILIA FOODS SLren ohore eta irudiaren kontrakoak edo hirugarrenen eskubideen kontrakoak badira, edo, oro har, beste bisitari edo erabiltzaile batzuen sentsibilitateari min eman badiezaiokete. Era berean, debekatuta dago webgunea, profil sozialak, foroak eta abar erabiltzea irabazi asmoz edo, oro har, IDILIA FOODS SLri kalte egiteko moduan edo harekiko desleiala izanez (adibidez, trafikoa beste webgune batera desbideratzea). IDILIA FOODS SLk, bere aldetik, ez du inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileak ez baditu webgunea, bertako informazioa eta zerbitzuak behar bezala erabiltzen, eta eskubidea du eduki edo informazio horiek aldatzeko edo, hala badagokio, berehala ezabatzeko, baina horregatik ez da inolako kalte-ordainik emango.

Era berean, IDILIA FOODS SLk eskubidea du webguneko edukia, estekak edo haren bidez lortutako informazioa aldatzeko, indargabetzeko, ezeztatzeko edo mugatzeko, aldez aurretik ohartarazi beharrik izan gabe.

IDILIA FOODS SL, hango zuzendariak eta/edo ahaldunak eta langileak ez dira inola ere erantzule izango edozein motatako kalte, galera, erreklamazio edo gasturengatik, webgunearen, haren birus informatikoen, funtzionamendu-akatsen, zerbitzua edo transmisioa etetearen edo webgunea erabiltzean linean gerta daitezkeen akatsen bidez lortutako edo eskuratutako informazioa eta webgunea bera erabiltzetik eta/edo zabaltzetik zuzenean edo zeharka badatoz, bai zuzeneko konexiotik, bai esteka-bidez edo beste nonbaitetik, eta lege-eragin guztiak dituen ohar bat idatziko da erabiltzaile guztiei jakinarazteko litekeena dela horrelakoak gertatzea.

IDILIA FOODS SL ez da bereak ez diren eta esteken bidez eskura daitezkeen webguneen edo hirugarrenek eskura jarritako ezein edukiren erantzule.

IDILIA FOODS SLk ez du gomendatzen ez bermatzen esteka baten bidez lortutako ezein informazio, eta ez du erantzukizunik hartzen esteka bat erabiltzetik edo gaizki erabiltzetik, haren bidez lortutako informaziotik (beste esteka edo webgune batzuk barne), zerbitzua edo sarbidea etetetik edo esteka bat erabiltzen edo gaizki erabiltzen saiatzetik datorren ezein galera, erreklamazio edo kalterengatik.

VII. Enlaces

Debekatuta dago IDILIA FOODS SLren webguneranzko (www.idilia.es/ www.idiliafoods.es ) esteka bat ezartzea edo edozein URLtatik IDILIA FOODS SLren webguneraino posta-eduki bat ezartzea berariazko idatzizko baimenik gabe