www.colacao.es Cola Cao
Cola Cao® Original

Cola Cao® Original

Betiko Cola Cao® hark, hainbeste urte pasatu eta gero ere, gure etxeetan jarraitzen du. Belaunaldiz belaunaldi gure etxeetan energia, mantenugaiak eta gehien gustatzen zaien zaporea eskaintzen jarraitzen du. Paregabea da, zaporeagatik, pikorrengatik, aparragatik, usainagatik… Kakao naturalez egina da, eta ez du ez tratamendu kimikorik ez gehigarririk.

Cola Cao® Sobres

Cola Cao® Sobres

Gozatu etxetik kanpo ere Cola Cao® Original honen zapore bikaina, zorroetan edonora eraman baitezakezu.
Zure ohiko tabernan nahiz kafetegian aurkituko duzu; eta, gogoratu, izan originala!

Cola Cao® Turbo

Cola Cao® Turbo

Cola Cao® Turbo honek Cola Cao-aren energia eta mantenugai guztiak ditu, eta erraz disolbatzen da, baita esne hotzetan ere.

Cola Cao® 0%

Cola Cao® 0%

Cola Cao-aren zapore guztia, baina azukre erantsirik gabe. Ikusi nola den posible.

Cola Cao® 0% honi azukre guztia kendu eta kakaoa erantsi diogu. Formula bikain horrekin, Cola Cao® baten zapore originala duzu, baina azukre erantsirik gabe.

Eta gantzak % 0,4 soilik dira, kakaoari gantzak kendu baitizkiogu! Aukera bikaina katilukada batez gozatu eta lirain mantentzeko.

Cola Cao® 0% Fibra

Cola Cao® 0% Fibra

Cola Cao 0% Fibra honek zuntzaren onura guztiak ditu.

Izan ere, Cola Cao® 0% Fibraren edalontzi batek 2,5 g zuntz ditu; hau da, egunero hartzea gomendatzen den kantitatearen % 15. Ez du azukre erantsirik, gantz-kantitatea % 0,4 da, eta, garrantzitsuena, jatorrizko zaporea du.

Cola Cao® Complet

Cola Cao® Complet

Bazekenien Cola Cao® Complet-ek zure seme-alabei hazten laguntzen diela?

Hazten ari direnean, kaltzioa, fosforoa eta D bitamina behar dituzte hezurrak ongi garatzeko. Cola Cao® Complet honen edalontzi bakoitzak egunero mantenugai horietatik hartzea gomendatzen den kantitatearen % 30 du.

 

Cola Cao Complet, hazten laguntzen dien Cola Cao-a.

Cola Cao® Pepitas

Cola Cao® Pepitas

Cola Cao® Pepitas, txokolatezko koxkorrak dituen Cola Cao®.

Cola Cao® Pepitas esnedun txokolatezko koxkor gozoak dituen Cola Cao® bat da, eta koxkorrak edalontziaren hondora joaten dira. Hala, esnea amaituta, sorpresa bikaina duzu zain.

Gozatu bai esne hotzarekin (txokolate kurruskaria) bai esne beroarekin (txokolate urtua)!

Cola Cao® Energy

Cola Cao® Energy

Betiko Cola Cao®, eramateko prest.

Esne onenarekin eta betiko Cola Cao-arekin egina: haurren askarirako aukera bikaina.

Sartu zure Energy botilatxoa bizkar-zorroan, eta gozatu zure Cola Cao®, nahi duzun lekuan eta orduan.

Ireki, eta dastatu Cola Cao® honen egiazko zaporea!

Cola Cao Energy-ren formulak ez du glutenik.

Cola Cao® Complet Líquido

Cola Cao® Complet Líquido

Cola Cao Complet Líquido, Cola Cao® Complet-a, edateko prest.

Zoazen lekura zoazela, Complet-a hartzeko prest duzu. Botilatxo bakoitzak zure seme-alabek egunero behar dituzten 7 bitaminen eta 3 mineralen % 30 du.

Izan ere, hazten ari direnean, kaltzioa, fosforoa eta D bitamina behar dituzte hezurrak ongi garatzeko.

Cola Cao® Complet, zuk nahi duzunean hazten laguntzen dien Cola Cao® bat!

Cola Cao® Galleta María

Cola Cao® Galleta María

Azkenean! Cola Cao® Galleta María ere, eramateko prest!

Milioika pertsonak bustitzen dituzte María gailetak Cola Cao®-tan, baina nola gozatu hori nonahi eta noiznahi?

Orain aukera duzu!

Iritsi da, azkenean, Cola Cao® Galleta María eramatekoa!

Visita colacao.es
Argibide gehiago hemen: colacao.es. Gure iragarkietako protagonisten istorioak ezagutu ahal izango dituzu, bai eta gure sustapenak, errezetak eta lehiaketak ere. Eta, gazteentzat, Zona Juegos. Joko dibertigarrienak aurkituko dituzte han.

Cola Cao hemen