Idilia Foods: 70 urte baino gehiago kirolaren alde

Idilia Foods elikadura-enpresa bat baino askoz gehiago da. Gure marken sorreratik bertatik –duela 70 urte baino gehiago–, kirolarekin eta haren balioekin konprometituta gaude, hau da, talde-lanarekin eta ahaleginari lotutako sariarekin. Izan ere, gure markek –hala nola Cola Cao eta Nocilla– energia ematen dute, kirola egiteko eta gosarian nahiz askarian indarberritzeko behar den energia.

“La Canción del Cola Cao” kantuak, 60ko hamarkadan Cola Caok zuen iragarki gogoangarri hartakoak, kirolarientzat nolako mesedegarria zen aipatzen zuen. Iragarki hartan, futbolari batek hartzen zuen, golak sartzeko, eta igerilari on batek, eta, harrezkero, makina bat kirolari ospetsuk hartu izan dute iragarkietan; besteak beste, Eddy Merckx, Emerson Fittipaldi, Mark Spitz, Rivaldo, Dani Pedrosa eta Rafa Nadal.

Munich-eko Olinpiar Jokoetan bihurtu zen Cola Cao janari olinpiko (1972an), eta, hala, gaur egunera arte iraun duen aliantza bat sortu zen. Olinpiar Kirolari Laguntzeko Programarekin bat egiten dugu (ADO programa) hasieratik (1988), zeinaren helburua baita espainiar kirolaren alde egitea eta bertako kirolariei laguntzea beren ibilbidea egunez egun hobetzen jarraitu dezaten.

Idilia Foods marken azken kanpainetan, kirola egiteak etxeko txikien artean duen garrantzia nabarmendu izan dugu, oztopoak gainditzea eta ametsak lortzea gaitzat dituzten benetako istorioak nahiz asmatutakoak kontatuz. Daniel Stix 16 urteko kirolari paraplegikoak Cola Caorekin amets egiten erakutsi zigun, ez dagoelako ezinezko erronkarik gogotik ekinez gero. Nocillaren saskibaloi-talde gazteak ere taldearen ilusioak eta indarrak edozein helburu lortzen nolako garrantzia duten erakutsi digu.

Idilia Foods-ek kirolaren alde egiten jarraituko du aurrerantzean ere, gure marken alde egunero lan eginez, txiki nahiz handientzat kirolak duen garrantzia eta kiroletik jaso dezakegun ikasgai aparta erakusteko helburu irmoarekin.

  • 2015

    Cola Cao LaLigako gosari ofiziala da

    desayuno oficial_01.2
  • 2015

    Nocilla LaLigako askari ofiziala da

    merienda oficial_02.2
  • 2014

    Nocilla Espainiako Saskibaloi Selekzioaren askari ofiziala.

    nocilla1
  • 2010

    Inicio de campañas con historias reales de niños deportistas

    colacao1
  • 2005

    Rafa Nadal Cola Caoren aldeko kanpainan

    colacao2
  • 2004

    Dani Pedrosa Cola Caoren aldeko kanpainan

    colacao3
  • 2000

    Epi Cola Caoren aldeko kanpainan

    colacaoepi_small
  • 1999

    Raúlek telebista-kanpaina bat egin zuen, Nocillarentzat.

    nocilla2
  • 1998

    Iván de la Peñak eta Alfonsok telebistarako kanpaina bat egin zuten, Nocillarekin.

    nocilla3
  • 1997

    Nocillak, Kiroletako Goi Mailako Batzordearen laguntzarekin, Espainiako Eskola Txapelketa aurkeztu zuen.

    nocilla4_small
  • 1996

    Sergio Bartrina snowboardeko txapeldunak kanpaina bat egin zuen Nocillarekin.

    nocilla5
  • 1990

    Epi 80ko hamarkadako saskibaloi-jokalari onenetako bat izan zenak hainbat kanpaina egin zituen telebistarako Nocillarekin.

    nocilla6
  • 1988

    Cola Caok Olinpiar Kirolari Laguntzeko Programa (ADO) babesten du

    colacao4
  • 1984

    Nocillak bere laguntza eskaini zion Espainiako Olinpiar Batzordeari Los Angeleseko Olinpiar Jokoetarako maskota egiteko.

    nocilla7
  • 1974

    Cola Caoren kanpaina Eddy Merckx

    colacao5_small
  • 1972

    Cola Cao olinpiar janari bihurtzen da (Municheko Olinpiar Jokoak)

    colacao6
  • 1946

    Cola Cao merkaturatzen da

    colacao7