Kalitatea

Idilia Foods-ek konpromiso sendo bat du kalitatearen alde. Horregatik, zaporerik onena eskaintzen dugu gure produktuen nutrizio-ezaugarriak zainduz, gure bokazioa kontsumitzailearen ondoan egotea eta egunez egun belaunaldi berriak elikatzea delako.

Gure xedea marka liderrak eraikitzea da, eta gure kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzea, betiere kalitatearen aldeko konpromiso etikoari jarraituz. Hori dela eta, bikaintasuna bilatzen dugu, zeregin hauen bidez:

  • Lehengaien eta ontzien hornitzaileak zorrotz hautatzea eta egoki kudeatzea, gure bezero eta kontsumitzaileen eskakizunak aseko dituzten elikagaiak lortu ahal izateko.
  • Gure produktuetarako estandar altuak lortzea, kalitate handiena eta elikagaien kaltegabetasuna bilatuz. Bi arau erabiltzen ditugu erreferentzia gisa: UNE – EN ISO 9001 eta UNE- EN ISO 22000.
  • Gure prozesu eta produktuen etengabeko hobekuntza lortzeko konpromiso iraunkorra izatea, eraginkortasuna erdiesteko gure esentzia galdu gabe.
  • Berrikuntza lortzea kontsumitzailea ardaztzat hartuta eta haren beharrak aktiboki entzunda.
  • Kontsumitzailearekiko komunikazio argia, gertukoa eta arduratsua lortzea.
  • Gure bezero eta kontsumitzaileekiko harreman hurbila lortzea, haien iradokizunak entzunez eta hobetzeko aukeratzat hartuz.
  • Gure produktuak kontsumitzailea iristen den toki guztietan egotea.
  • Jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartzea, gure produktuak ingurumenarekiko eta ingurune sozialarekiko errespetuz ekoitzita.

Idilia Foods-en ingurumena errespetatzeko konpromisoa dugu, eta, horregatik, ez dugu erabiltzen genetikoki eraldatutako organismorik edo haietatik datorren osagai edo gehigarririk gure produktuetan.